Zein da 'agie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 09:56

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'akolitto' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'agie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Agie hitzak egurrezko makila luzea esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mutil horrek balontzezton jokau leike, agie aiñe luze bada ta".
  • Euskara batuan: "Mutil horrek saskibaloian joka lezake, egurrezko makila luzearen adinakoa bada eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide