Kalean da kirolariak, zaleak eta klubak batuko dituen 'Matx' aplikazioa

Andoni Elduaien 2024ko ots. 22a, 14:55

Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, atzo erakutsi zuten jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da.

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten Matx kirol proiektua Donostiako Tabakaleran. Edukiez harago, tokian tokiko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da aplikazioa, eta horretarako, proiektua hiru zutabe nagusitan banatuko dute: klubak, kirol-edukiak eta komunitatea.

Tokikomeko Gipuzkoako bazkideen babesarekin abiatu dute proiektua, eta hain zuzen, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) da Matxekin bat egin duen hedabide taldeetako bat. UKT proiektuaren erredakzio taldeko kideetako bat da, eta atzoko aurkezpen ekitaldia honako bideo honetan ere jaso dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide