Miren Amurizaren 'Basa' liburua izango dute aztergai irakurle taldearen hurrengo saioan

Iraia Oteiza 2024ko ots. 22a, 09:00
Irakurle Taldearen saio bateko irudia. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Miren Amuriza liburuaren egilea bera ere irakurketa saioan izango da, bertaratzen diren herritarrekin batera liburuaren nondik norakoez hitz egiteko. Saioa martxoaren 5ean izango da, 19:00etan, Elkarguneko Zeharkako aretoan.

Miren Amuriza idazle eta bertsolariaren Basa (Elkar) liburua izango du aztergai Azkoitiko Irakurle Taldeak hurrengo saioan. Martxoaren 5ean elkartuko dira, 19:00etan, Elkarguneko Zeharkako aretoan. Miren Amuriza bera ere saioan izango da, bertaratzen diren herritarrekin batera liburuaz hitz egiteko. Ohi bezala, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide