Piano Topaketa egingo dute igandean Elkargunean

Iraia Oteiza 2024ko ots. 21a, 12:14
Bizkargi musika eskolako ikasleak, piano emanaldi batean.

Azkoitiko Bizkargi, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Zestoako Ertxin musika eskoletako 31 piano jotzailek hartuko dute parte topaketan. Herriko plaza aretoan eskainiko dute emanaldia, 12:00etatik aurrera.

Asteburu berezia izango da eskualdeko musika eskoletako piano jotzaileentzat, Piano Topaketa egingo baitute igandean Azkoitian. Elkarguneko Herriko plaza aretoan elkartuko dira Azkoitiko Bizkargi, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Zestoako Ertxin musika eskoletako 31 piano jotzaile, eta jendaurrean joko dituzte eskoletan ikasitako obrak. 12:00etan hasiko da Pianoaz gozatzen topaketaren emanaldia.

Piano Topaketa ikasleen adinaren arabera mailakatu duten arren, –11 urte artekoak A mailan, 11 eta 14 urte bitartekoak B mailan, eta 14tik gorakoak C mailan– guztiak batera arituko dira Elkargunean, ordean alfabetikoan aterako baitira ikasleak oholtzara.

Hiru musika eskoletako arduradunek saioak ikustera animatu dituzte herritarrak; izan ere, doakoa izango da sarrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide