Aste Santuko ekintzetarako izen-ematea zabaldu dute

Iraia Oteiza 2024ko ots. 20a, 17:39

Martxoaren 24an egingo dute Erramu Igandeko prozesioa, eta hilaren 29an Ostiral Santuko bi prozesioak. Haurrei zein helduei zabaldu diete horietan parte hartzeko deialdia, eta parte hartu nahi dutenek formulario bat bete beharko dute.

Aste Santuko ekintzak antolatzeaz arduratzen den AEKASP elkartea hasi da aurtengo prozesioak prestatzen. Hori horrela, haurrei zein helduei Erramu Igandeko zein Ostiral Santuko prozesioetan parte hartzeko eskatu diete. Erramu Igandean, goizean egingo dute prozesioa herriko kaleetan barrena, eta, Ostiral Santuan, arratsaldean zein gauean. 500 urte baino gehiago dituen ohiturari segi nahi diote elkarteko kideek, baina horretarako herritarren laguntza beharrezkoa dute.

Alde batetik, haurrei dei egin diete, San Gabriel, nazareno edota aingeru bezala parte har dezaten. Prozesioetan kalera ateratzen dituzten pausoak garbitzeko nahiz janzteko, pausoak eramateko edota desmuntatzeko, berriz, helduen beharra dutela adierazi dute antolatzaileek.

Prozesioetan parte hartu nahi duten herritarrentzat formularioak zabaldu dituzte, bertan izena eman dezaten. Erramu Igandean eta Ostiral Santuko prozesioan parte hartu nahi duten haurrek honako lotura honetan eman beharko dute izena. Aldiz, Aste Santuko ekintzak prestatzen parte hartu nahi duten helduek, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide