Bihar zabalduko dute Azkoitiko Duatloian izena emateko aukera

Intza Trula 2024ko ots. 20a, 14:00
Iazko Azkoitiko Duatloiko irudia. (Julene Frantzesena)

Martxoaren 16an jokatuko dituzte aurten Azkoitri triatloi klubak antolatuko duatloi lasterketak, eta bihar, 11:00etan, zabalduko dute izen-ematea. Umeen probak eta supersprint distantziako probak jokatuko dituzte.

Bihar, 11:00etan, zabalduko dute Azkoitiko Duatloian izena emateko aukera. Martxoaren 16an, larunbatez, jokatuko dira aurten lasterketak, Azkoitri triatloi klubak antolatuta. Hainbat lehia jokatuko dira egun horretan herrian: umeen duatloiak, supersprint distantziako duatloi egokitua eta herrikoia.

Aurten, ordea, ez da aurreikusita zegoen moduan martxoaren 17an distantzia estandarreko probarik jokatuko. Izan ere, Beasainen (Gipuzkoa) Espainiako Txirrindulari Txapelketa izango da egun horretan, eta beraz proba egunez aldatzeko erabakia hartu du Azkoitri triatloi klubak. Data zehaztean emango dute horren berri.

Duatloirako izena ematea honako lotura honetan egin daiteke. Halaber, proba guztien informazio gehiago eskuratu daiteke hemen.

Horrez gainera, martxoaren 2an eta 9an Duatloi Topaketak antolatu dituela jakinarazi du Azkoitrik: duatloi proban parte hartu nahi duen edonorentzat funtsezkoak diren hainbat jarraibide landuko dituzte bertan. Lotura honetan eman daiteke izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide