Bihar izango da Txelo Arangoren erakusketa ikusteko azken eguna

Intza Trula 2024ko ots. 17a, 09:34

Portaleburu aretoan daude ikusgai Artelan zentroaren buru izandakoaren lanak. Gaur eta bihar 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa.

Bihar izango da Txelo Arango Artelan zentroaren buru izandakoaren lanez osatutako erakusketa ikusteko azken eguna. Hori horrela, oraindik egin ez dutenek, gaur eta bihar izango dute artistaren artelanak ikustera joateko aukera: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke erakusketa, Portaleburu aretoan.

(Argazkiak: Amaia Izagirre)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide