Odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean

Ane Olaizola 2024ko api. 27a, 09:00

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, 16:30etik 20:30era. Hitzordua eskatzeko, 610 11 21 45 telefonora deitu behar da. Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, A+ eta O- taldeetako odolaren premia handia dago.

Datorren astelehenean, apirilaren 29an, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, ohiko ordutegian; hau da, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, A+ eta O- odol taldeetako erreserba maila baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dagoela jakinarazi dute. Apirileko lehen ateraldian 88 odol poltsa bildu zituen elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide