Gaztea Sariak jasotzeko hautagaien artean da Bulego taldea

Ane Olaizola 2024ko ots. 16a, 16:20

Bulego taldea. (Bulego)

Gaztea irratiak otsailaren 29an banatuko ditu sariak, Bilboko Euskalduna jauregiko Urban Hall espazioan egingo duen ekitaldian.

Gaztea Sariak jasotzeko bi izendapen ditu Bulego musika taldeak: bideoklip onenarena eta abesti onenarena. Bi sariak Zure begi horiek abestiarengatik jaso ditzake Azkoitiko taldeak.

Joan den astelehenaz geroztik, bozketa fasean da Gaztea Saria, eta herritarrek datorren astelehenera, hilaren 19ra, artean eman dezakete botoa, Gaztearen webgunean. Otsailaren 29an banatuko dituzte sariak, Bilboko Euskalduna jauregiko Urban Hall espazioan egingo duten ekitaldian; hain zuzen, ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditu egun horretan Gaztea irratiak.