Leiztiko iturrira irteera pasiera antolatu du Plaza Ondok astearterako

Ane Olaizola 2024ko ots. 16a, 10:31

Asteartean, 10:00etan abiatuko dira eliza ataritik, eta Munoaundi azpialdean dagoen Leiztiko iturrira joango dira oinez.

Herriko inguruak ezagutzeko asmoz, beste pasiera bat antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datorren astearterako, hilaren 20rako. 10:00etan eliza atarian elkartuko dira, eta Munoaundi azpialdera joango dira: Abaraxka aterpetxea, Abiola zein Kurutzeagako negutegia zeharkatuko dituzte, Leiztiko iturrira iritsi arte. Handik, herrigunera itzuliko dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide