Maxixatzenen zozketak

Go!azenen larunbateko emanaldietarako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 15:10

'Go!azen 10.0 Basakabitik mundura' ikuskizunak 16:00etan eta 18:30ean izango dira, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean, emanaldi bakoitzerako bana.

Go!azen taldeak Go!azen 10.0 Basakabitik mundura ikuskizuna eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko ditu, bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean, emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bana. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Ainara Altuna Etzaniz bazkideak irabazi ditu 16:00etako emanaldirako sarrerak; eta Olite Juaristi Ibañez bazkideak, berriz, 18:30eko emanaldikoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide