Hamabi bertsolari gaztek parte hartuko dute XII. Erniarraitz Sariketan

Nerea Uranga 2024ko ots. 14a, 16:26
Oier Etxeberria azkena jokatutako Erniarraitz Sariketako txapelarekin. (Maialen Etxaniz)

Azkoitiko Martirieta auzoan eta Zestoan egingo dira txapelketako bi kanporaketak, afari banaren bueltan. Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako sariketaren finala, berriz, martxoaren 22an jokatuko dute, Azpeitian Sanagustin Kulturgunean.

Bi urtetik behin jokatzen den Erniarraitz Sariketaren hamabigarren edizioa jokatuko da aurten, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta. Hamabi bertsolari gaztek parte hartuko dute bertsolari txapelketan, eta finalaren aurretik bi kanporaketa jokatuko dira, afari banaren bueltan, eta kanporaketa bakoitzeko irabazleak finala jokatzeko txartela lortuko du zuzenean.

Martxoaren 1ean jokatuko dute lehen kanporaketa, Azkoitiko Martirieta auzoko elkartean. 20:00etan hasiko da afaria.  Bigarren kanporaketa martxoaren 15ean izango da, Zestoako Lau Iturri elkarteak; kasu horretan ere, 20:00etan hasiko da afaria. Kanporaketako afarietarako erreserbak erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin beharko dira; afariko 20 euro ordaindu beharko da.

XII. Erniarraitz Sariketaren finala martxoaren 22an izango da, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Finalerako sarrerak kulturaz.eus webgunean erosi ahalko dira.

XII. Erniarraitz Sariketako saioak:

  • Martxoak 1, ostirala: 20:00etan, Azkoitiko Martirietako elkartean.
    - Naia Arrizabalaga (Azkoitia)
    - Maddi Agirre (Gasteiz)
    - Aitor Tatiegi (Oñati, Gipuzkoa)
    - Andoni Rekondo (Hernani, Gipuzkoa)
    - Garazi Navarro (Amoroto, Bizkaia)
    - Maite Sarasola (Deustu, Bilbo)
  • Martxoak 15, ostirala: 20:00etan, Zestoako Lau Iturri elkartean.
    - Julene Iturbe (Azkoitia)
    - Aimar Sorazu (Zarautz)
    - Gorka Pagonabarraga (Durango, Bizkaia)
    - Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi)
    - Maddi Aiestaran (Beasain, Gipuzkoa)
    - Ekhi Mateorena (Leitza, Nafarroa)
  • Martxoak 22, ostirala. Finala. 22:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide