Otsailaren 21ean aurkeztuko dute Matx

Andoni Elduaien 2024ko ots. 14a, 12:00

Datorren asteazkenean aurkeztuko dute Donostian, Matx kirol proiektua.

Datorren asteazkenean aurkeztuko dute Donostian, Matx kirol proiektua. Tokikom sareak pentsatu eta landu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan, "euskarazko kirol komunitate berri bat" sortzeko intentzioarekin garatu den "proiektu estrategikoa" da Matx.

Tabakaleran egingo dute agerraldia eta proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, horren atzean dauden eragileak nortzuk diren ikusteko aukera izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide