Basakabiko neska-mutilek dantzan jarriko dituzte herriko gaztetxoak larunbatean

Ane Olaizola 2024ko ots. 13a, 10:10

Pausoka eta Glu Glu Produkzioak konpainiek Go!azen 10.0 Basakabitik Mundura ikuskizua eskainiko dute larunbatean Baztartxon. Bi saio eskainiko dituzte, eta sarrerak salgai daude oraindik. 

Pausoka eta Glu Glu Produkzioak konpainiek Go!azen 10.0 Basakabitik Mundura ikuskizun musikatua eskainiko dute datorren larunbatean, hilaren 17an, Baztartxo antzokian. Basakabiko neska-mutilek bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean Baztartxon: bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Bi saioetara joateko sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik; hemen eskuratu daitezke, zortzi eurotan.

Aurten hamar urte bete ditu Pausokak ekoitzi eta ETBk ematen duen telesail entzutetsuak, eta azken sasoiko abestiak ez ezik, azken denboraldietakoak ere taularatuko dituzte hango protagonistek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide