Imanol Arizmendi txirrindulariak Kantabriako Itzulia irabazi du

Iraia Oteiza 2024ko ots. 12a, 16:00
Imanol Arizmendi, Kantabriako Itzuliko podiumean. (Kantabriako Itzulia)

Bi etapa irabazita, itzuliko garaipena eskuratu du txirrindulari azkoitiarrak.

AC Hotels by Marriott Cycling taldeko Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarrak Kantabriako (Espainia) Itzulia irabazi du. Asteburuan jokatu dute txirrindularitza lasterketa, guztira bi proba jokatuta. Larunbatean hasi zuten lehia han, lehen etaparekin, eta atzo, igandea, eman zioten amaiera itzuliari, bigarren etapa jokatuta. Arizmendi bi etapetan nagusitu zen.

Larunbatean, 90,7 kilometroko ibilbidean azkarrena izan zen Arizmendi, eta 02:07:57-ko denboran amaitu zuen etapa. Lehia estua egon bazen ere, txirrindulari azkoitiarrak lehen postuan jartzea lortu zuen azken 500 metroetan, eta garaipena eskuratu zuen.

Atzo, igandea, jokatu zuten, berriz, itzuliko bigarren eta azken etapa. 95,4 kilometroko ibilbidea aurrekoa baino aldapatsuagoa izan zen, eta txirrindulariek Churi mendatea igo behar izan zuten, helmugatik hamar kilometrora dagoen hirugarren mailako mendatea. Arizmendi nagusitu zen atzoko etapan ere, 02:14:23-ko denbora eginda. Bi etapak irabazita, azkoitiarrarentzat izan da Kantabriako Itzuliko garaipena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide