Inauteriak 2024

Disko festa jendetsua egin dute gazteek Elkargunean

Iraia Oteiza 2024ko ots. 10a, 16:34

Atzo iluntzean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek Elkargunean jarraitu zuten inauteriak ospatzen Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuekin. Mozorro lehiaketa ere egin zuten.

Oihan Vega disko jartzailearen frontoiko emanaldiaren ostean, festarekin jarraitzeko aukera izan zuten 12 eta 17 urte bitarteko gazteek. Elkargunean jarraitu zuten karnabalak ospatzen Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuekin. Era guztietako mozorroak jantzita ibili ziren gazteak, mozorro lehiaketa ere egin baitzuten.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazteria Zerbitzua)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide