Inauteriak 2024

Mozorro festan murgildu dira Bizipoza Eguneko Arreta Zentroko erabiltzaileak

Iraia Oteiza 2024ko ots. 9a, 15:03
Bizipozako erabiltzaileak, maskarak soinean. (Azkoitiko Udala)

Dotore ospatu dute Ostiral Argal eguna erabiltzaileek, azken egunetan prestatu dituzten maskarak jantzita eta txokolate beroa hartuz.

Inauterietan murgildu dira Bizipoza Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileak. Ezin hobeto ospatu dute Ostiral argal eguna, azken egunetan prestatu dituzten maskarak jantzita. Izarraitz Lanbide Heziketan Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta graduko ikasketak egiten ari diren ikasleen bisita jaso dute erabiltzaileek, eta Ana Azkoitia alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere ez dute hitzordua galdu nahi izan. Umorea izan da nagusi, eta txokolate katilukadarekin barruak berotu dituzte Kultur Etxean elkartu direnek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide