Zein da 'barriñoie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 10:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'esporta' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'barriñoie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Barriñoie hitzak plastikozko ontzi handia esan nahi du, tabernariek erabiltzen dutena. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Barriñoie botilaz beteta dao ta guazen ustea".
  • Euskara batuan: "Tabernako plastikozko ontzi handia botilaz beteta dago eta goazen hustera ".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide