Inauteriak 2024

Inauterietan murgildu dira Pasira egitasmoko kideak

Iraia Oteiza 2024ko ots. 8a, 12:33
Gaurko Pasiran parte hartu duten herritarrak. (Azkoitiko Udala)

Ostegun Gizen eguna dela eta, gaurko saioan parte hartu duten zenbait herritar mozorrotuta ibili dira kalean.

Beste aste batez Pasira egitasmoaren barruko ibilaldia egin dute gaur. Oraingoa, ordea, berezia izan da, ibilbide koloretsua egin baitute saioan parte hartu duten herritarrek. Ostegun Gizen eguna dela baliatuta, zenbait herritar mozorrotuta eta musikak lagunduta ibili dira herriko kaleetan zehar.

Bihar ere mozorroak izango dira nagusi herrian. Goizeko 11:00etan Bizipoz Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileak mozorrotuko dira Plaza Ondo elkartearen egoitzan; arratsaldean, ikastetxeetako umeen kalejira eta dantzaldia izango dira herriko kaleetan barrena, 15:45etik aurrera; eta 21:30ean hasita, gazteentzat disko festa izango da Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide