Inauteriak 2024

Azpeititik Azkoitira gaueko autobus zerbitzua egongo da Astelehen Karnabalean

Nerea Uranga 2024ko ots. 8a, 11:00
Autobusa.

Astelehen gauean autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Azpeitia eta Azkoitia eta Azpeitia, Zestoa eta Zumaia artean. Donostian, berriz, zapatuan, geltoki bakarra izango dute arratsaldeko hainbat autobus zerbitzuk.

Astelehen Karnabalean gaueko autobus zerbitzua jarriko dute Azpeitia eta Azkoitia artean eta Azpeitia, Zestoa eta Zumaia bitartean.

Azpeititik (anbulatorio aurretik) Azkoitira 02:00etan, 03:00etan, 05:00etan eta 06:20an irtengo dute autobusek.

Zestoarako eta Zumaiako autobusek, berriz, Azpeititik irtengo dute 01:00etan, 02:30ean, 04:00etan eta 06:15ean.

Bestalde, igandean, Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Zumarraga arteko UK06 zerbitzua indartu egingo dute Azpeitiko karnabalak direla eta. Hala, igandean, bi noranzkoetako autobus zerbitzuak 23:00ak arte luzatuko dituzte.

Larunbatean Donostian aldaketak

Azkoitia eta Donostia arteko autobusek larunbatean aldaketak izango dituzte Donostian. Azkoititik 14:45etik 19:45era arteko autobusek eta Donostiatik 15:05etik 21:05era artean irteten dutenek Donostian autobus geltokian bakarrik geldituko dira. Donostiatik ateratzen direnak irteera ordutik aurrera 15 minutuz egongo dira zain geltokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide