Inauteriak 2024

Karnabaletan, oholtza estreinatuko dute plazan

Ane Olaizola 2024ko ots. 7a, 11:53
Eszenatokia muntatzen, gaur. (Azkoitiko Udala)

Aurreko eszenatokia "zaharkituta" dagoela eta, berria alokatu du udalak datozen festetarako, eta gaur muntatu dute.

Karnabalak ate joka dira herrian, eta udalak oholtza muntatu du plazan. Gainera, herritarrek eszenatoki berria estreinatuko dute inauterietan, udalaren arabera, aurrekoa "zaharkituta" geratu delako.

Hain zuzen, udalak jakinarazi du aurrerantzean alokatu egingo duela jaietarako jartzen duen agertokia, eta "beharraren araberako" oholtzak alokatuko ditu aldiro, "baliabideak aurrezteko asmoz".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide