'Patrick' eta 'La tierra prometida', asteburuko Baztartxoko zinema eskaintzan

Ane Olaizola 2024ko ots. 7a, 09:30

'La tierra prometida' filmeko irudi bat.

Karnabalen eraginez, larunbatean ez da film emanaldirik izango, eta igandean eta astelehenean ikusi ahal izango dira filmak, ohiko ordutegian.

Baztartxo antzokian bi film eskainiko dituzte datorren asteburuan: helduei zuzendutako La tierra prometida, eta umeentzako Patrick. Oraingo honetan, igandean eta astelehenean botako dituzte filmak, larunbatean karnabalak ospatuko dituztelako herrian. Hori hala, La tierra prometida igandean eta astelehenean –ikuslearen egunean– ikusi ahal izango da, 19:30ean eta 20:00etan. Patrick, berriz, igandean emango dute, 17:00etan hasita.

  • La tierra prometida:

  • Patrick:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide