Indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada irekiak deitu ditu Itaiak

Iraia Oteiza 2024ko ots. 6a, 15:29

Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko egindako proposamenaren aurkezpeneko irudia. (Utzitakoa)

Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu! lelopean, asanblada irekiak deitu ditu Itaiak datozen hilabeteetako lanari ekiteko. Azkoitian bihar arratsaldean elkartuko dira; eta Azpeitian, larunbat eguerdian. 

Indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa aurkeztu zuen Itaiak duela hamabost egun eskualdean. Hori oinarri izanik, taldeak asanblada irekiak deitu ditu datozen hilabeteetako lanari ekiteko. Azkoitian biharko deitu dute asanblada, eta Elkargunean elkartuko dira, 19:00etan. Aldiz, Azpeitian, larunbatean elkartuko dira Esklabak Zentro Sozialistan, 12:00etan. Saioak irekiak izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide