Amaitu dituzte Xabier Munibe Ikastolako aretoa egokitzeko lanak

Ane Olaizola 2024ko ots. 6a, 14:25
Aretoan, lanak amaituta. (Azkoitiko Udala)

Aretoko hezetasun arazoak konpontzeko zein erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko asmoz, hainbat lan egin ditu udalak azken hilabeteetan. 

Xabier Munibe Ikastolako aretoan hainbat egokitzapen egin ditu azken hilabeteetan Azkoitiko Udalak, hango hezetasun arazoak konpontzeko zein erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko asmoz.

Hain zuzen, erabilera anitzeko espazio horretan, sabaian aireztapen mekanikoa ezarri dute, zoru erradiatzailea ipini dute eta igeltserotza zein pintaketa lanak egin dituzte. Dagoeneko bukatu dituzte obrak, eta guztira, 213.725,65 euroko aurrekontua izan dute.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide