23. Korrika

Azkoitiko Korrika batzordeak bigarren bilera egingo du bihar

Iraia Oteiza 2024ko ots. 6a, 09:00
Korrika Batzordearen lehen bilera. (AEK)

Bihar, asteazkena, Elkarguneko Altzibar gelan elkartuko dira, 18:45ean. Batzordearen helburua Korrikari lotutako lanak banatzea izango da, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

23. Korrika ate joka dago, eta euskararen aldeko martxa antolatzeko eta lanak banatzeko herri batzordea osatu dute Azkoitian. Hain zuzen, batzorde horren bigarren hitzordua deitu dute biharko. Elkarguneko Altzibar gelan elkartuko dira 18:45ean, eta Korrikaren inguruko hainbat xehetasun zehaztuko dituzte han. Azkoitiko AEK-k herritarrei dei egin die bigarren batzorde horretan parte har dezaten. 

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Azkoitira martxoaren 20an, asteazkena, iritsiko da, goizeko 05:26 inguruan. Azpeititik barna ailegatuko da oraingoan euskararen aldeko martxa, eta Elosutik irtengo da Bergararantz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide