Juan de la Rubia organo joleak bi kontzertu eskainiko ditu Azkoitiko parrokian

Ane Olaizola 2024ko ots. 5a, 14:09
Juan de la Rubia (utzitakoa)

Bartzelonako Familia Santuaren basilikako organista titularrak bi emanaldi eskainiko ditu datozen asteetan Azkoitian: ostiralean –otsailak 9– eta hilaren 24an. Aurrenekoan, Bach konpositorearen obrak taularatuko ditu, eta bigarrengoan, Donostiako Orfeoiarekin arituko da.

Bartzelonako Familia Santuaren basilikako organista titularra den Juan de la Rubiak bi kontzertu eskainiko ditu Azkoitian datozen asteetan, eta aurrenekoa ostiral organo munduan erreferentea den musikaria Donostiako Orfeoiarekin arituko da orduan. Bi kontzertuak parrokian izango dira, 20:00etan hasita, eta doako sarrera izango dute. Udalak Azkoitiaren 700. urteurrenaren harira antolatu ditu emanaldiak.

Johann Sebastian Bach konpositorearen obrek osatuko dute ostiraleko errepertorioa: "Bizitza osoan jo nezakeen eta inoiz nekatuko ez nindukeen konpositore bakarra", azaldu du De la Rubiak. Hilaren 24ko kontzertuan, berriz, Otoitzetik berpiztera errezitaldia eskainiko du hark Donostiako Orfeoiarekin batera; Jose Antonio Sainz  Alfaroren zuzendaritzapean, Tomas Garbizuren Agur Maria, Madinaren Aita Gurea, Gustav Mahlerren Berpizkundea 2. sinfonia eta Lloyd Weberren Pie Jesu piezak eskainiko dituzte orduan. 

Castelloko (Herrialde Katalanak) organistak organo-errepertorio zabala du, XVI. mendetik XXI. mendera arteko abestiak interpretatzen baititu. Gainera, musikariak Azkoitiarekin badu lotura, Azkoitian, parrokiko Cavaille-Collo organoarekin, grabatu baitzuen 2003an lehen diskoa: In Sono Tubae. Ordutik, hainbatetan izan herrian kontzertua eskaintzen. Diskogintzan ere "lan mardula" egin du organistak, eta besteak beste, Bachi eskainiko diskoa kaleratu zuen 2016an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide