Santa eskean aritu dira herriko ikastetxeetako kideak

Iraia Oteiza 2024ko ots. 5a, 10:58

Kopla kantari ibili dira eskola bateko zein besteko gurasoak eta ikasleak egunotan. Xabier Munibekoak ostiralean ibili ziren eskean, Floreagakoak atzo zein gaur, eta Azkoitia BHIkoak ere gaur atera dira kaleak girotzera.

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, igandea, eta ohiturari jarraituz, santa eskean aritu ziren han eta hemen herritarrak. Igandea izanik, ordea, ikastetxeek egun ezberdinak hautatu dituzte eskean aritzeko. Xabier Munibe Ikastolakoek ostiralean girotu zuten herria trikiti doinuz lagunduta; Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleek zein gurasoek, berriz, atzo, Santa Ageda bezperan, zeharkatu zituzten kaleak makilak eskuan eta zapiak lepoan zituztela; eta gaur, Santa Ageda egunez, Azkoitia BHIko ikasleak zein Floreagako ikasleetako txikienak atera dira eskera.

(Argazkiak: Xabier Munibe, Floreaga eta Iraia Oteiza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide