Inauteriak 2024

Karnabaletarako egitaraua, prest

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 1a, 10:30
Iazko argazkia.

Ohiko ekintzekin iritsiko dira karnabalak herrira. Otsailaren 9an, ostiralez, arratsalde gau partean haurren kalejira eta dantzaldia izango dira urtero bezala. Gaztetxoentzako disko festa eta mozorro lehiaketa ere egingo dituzte. Larunbatez, berriz, egun osoan zehar nagusituko da inauterietako festa giroa. 21:00etan egingo dute mozorro lehiaketaren sari banaketa. 

Ate jota dira karnabalak, eta Azkoitiko Udalak prest dauka aurtengo inauterietarako egitaraua. Ohi bezala, ostiralez eta larunbatez ospatuko dira karnabalak herrian. 

Otsailaren 9an, ostiralean, haurrak eta gaztetxoak izango dira protagonistak. Larunbatean, berriz, adin guztietako herritarrentzako askotariko ekintzak izango dira egun guztian zehar. Urtero bezala, ez da mozorro lehiaketarik faltako. Larunbatean 21:00etan egingo dute mozorro lehiaketako sari banaketa. Bertan parte hartu nahi dutenek 19:30etik 20:30era Plaza Berri behetik igaro beharko dute, epaimahaikideek ikus ditzaten. Tabernen apainketa ikustera 19:00etatik aurrera pasatuko dira epaimahaikideak. 

2024ko karnabaletako egitaraua

Otsailak 9, ostirala:

  • 15:45. Ikastetxeetako umeen kalejira.
  • 17:00. Herriko plazan, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin.  Eguraldi txarrarekin Gurea pilotalekuan egingo da.
  • 21:30 - 23:30. Elkargunean 12-17 urte bitarteko gazteentzat disko festa DJ Xabi Festen eskutik. Mozorro lehiaketa eta sari banaketa ere egingo dituzte.

Otsailak 10, larunbata:

  • 12:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 12:30. Azkoitiko Udal Musika Banda eta Bizkargi Musika Eskolako Ikasleen kalejira.
  • 13:00. Tximeletak txarangaren kalejira.
  • 17:00. Tximeletak txarangaren kalejira.
  • 18:00 - 21:00. Sukar taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.
  • 22:00 - 01:00. Sexu-bizi gune morea. Informazioa, aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babes gunea.
  • 22:30 - 00:00. Sukar taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 23:00 - 02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua. Alkoholemia froga egingo da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide