Maxixatzenen zozketak

Jon Plazaolaren bakarrizketa saiorako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko ots. 1a, 12:30

Larunbatean eskainiko Tu Tum Platz bakarrizketa saioa Jon Plazaolak, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Jon Plazaolak Tu Tum Platz bakarrizketa saioa eskainiko du larunbatean, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Itziar Izagirre Larrañaga bazkideak irabazi ditu emanaldia zuzenean ikusteko sarrerak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide