Jon Plazaolak bakarrizketa saioa eskainiko du larunbatean Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko urt. 31a, 12:18

Tu Tum Platz umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du Plazaolak, 19:00etan hasita. Entradak aurrez eros daitezke Entradium atarian, 10 euroren truke.

Jon Plazaolak Tu Tum Platz umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Plazaolak taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasata, berriro ekin dio bakarrizketa formatuari; hori bai, "23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago", dio ikuskizunaren deskribapenak. Hori horrela, "ikusleak ordubete izango du Plazaolak ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu egin den jakiteko".

Sarrerak Entradium atarian eros daitezke, 10 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide