Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko urt. 31a, 09:00
'The zone of interest' filmaren irudi bat.

Haurrentzako El arca de Noe igande arratsaldean emango dute; Cualquiera menos tú filma, igandean eta astelehenean; eta asteartean, zineforum saioa izango da The zone of interest filmarekin. Larunbatean ez da emanaldirik izango.

Otsaileko lehen asteburuaren bueltan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian: El arca de Noe, Cualquiera menos tú eta The zone of interest. Larunbatean ez da zine emanaldirik izango, Jon Plazaolak Tu-tum, Platz! bakarrizketa saioa eskainiko duelako larunbat iluntzean. Horrenbestez, igandean, astelehenean eta asteartean emango dituzte filmak.

Igandean, 17:00etan, haurrei zuzendutako El arca de Noe filma emango dute, eta Cualquiera menos tú igandean eta astelehenean —ikuslearen eguna— ikusi ahal izango da, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Azkenik, The zone of interest filmaren zineforum saioa izango da asteartean, 20:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide