Maxixatzenen zozketak

Jon Plazaolaren larunbateko bakarrizketa saiorako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 10:15

Jon Plazaolaren 'Tu Tum Platz' bakarrizketa saioa 19:00etan hasiko da, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Jon Plazaolak Tu Tum Platz bakarrizketa saioa eskainiko du larunbatean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean. 

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Irabazlea ostegunean jakinaraziko du Maxixatzen Gukak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide