Otsaileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Arantxa Irizarren agurra San Agustin tabernari

Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 10:00

Maxixatzen datozen egunotan hasiko da otsaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Aizpurutxo auzoan itxi berri duten San Agustin tabernako Arantxa Irizar arduradunari Ane Olaizola kazetariak egindako 'Erretratua'. Honako hau urtarrileko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Berezitasun handiko auzoa da Aizpurutxo, eta haren ezaugarriak propio hartuta egin du ibilbidea San Agustin tabernak azken urte luzeetan. Auzoa erdibitzen duen errepide ondoko "betiko tabernan" aurkitu du bizitzeko modua, berriz, Arantxa Irizarrek, baina erretiroa hartuta, negozioa itxi du. Mihise gainean egin diote agurra. Tabernaz, azken urteetako ibilbideaz eta zenbait anekdotez hitz egin du Irizar berak Ane Olaizola kazetariarekin San Agustin tabernako mahai bueltan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide