Hileko azken ostiralarekin, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Unax LarraƱaga 2024ko urt. 27a, 10:50
Atzo arratsaldean plazan egin zuten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten plazan bildu ziren herritarrek, hilero legez.

Hilero azken ostiraletan egin duten bezala, atzo ere, Azkoitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:30ean plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean orduerdiko elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.

Elkarretaratzean urtarrilaren 13an Bilbon egin zen manifestazioaren balorazio positiboa egin dute, eta honek ematen dien "aurrera egiteko konfiantza eta bermea" azpimarratu dute. Bestalde, Jose Ramon Foruria eta Kandi Sagarzazu gogoratu nahi izan dituzte, urte luzez espetxeratuak izan zirenak. Urte hasieran zendu ziren biak, eta beraien oroitzapena eskaini eta "besarkada handi bat" luzatu diete haien senide eta hurbilekoei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide