Bederatzi film eskainiko dituzte otsailean Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko urt. 28a, 09:00
'Priscilla' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Helduentzako eta haurrentzako launa film eta zine forum bat eskainiko dituzte otsailean herriko antzokian, ohiko ordutegian.

Datorren hilean, bederatzi film eskainiko dituzte Baztartxon. Helduentzako eta haurrentzako launa film izango dira otsailean herriko antzokian emango dituztenak. Helduen filmen artean honako hauek daude: Cualquiera menos tú, La tierra prometida, El correo eta Priscilla. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: El arca de Noe, Patrick (euskaraz), Katak la pequeña ballena eta ¡Corre, Tiger, corre!

Otsailaren 6an izango da zine forum saioa antzokian The zone of interest filmarekin.

Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:

  • Otsailak 4 eta 5: Cualquiera menos tú.
  • Otsailak 4: El arca de Noe.
  • Otsailak 6: The zone of interest zineforum saioa.
  • Otsailak 11 eta 12: La tierra prometida.
  • Otsailak 11: Patrick. (Euskaraz)
  • Otsailak 18 eta 19: El correo.
  • Otsailak 18: Katak, la pequeña ballena.
  • Otsailak 24, 25 eta 26: Priscilla.
  • Otsailak 25: ¡Corre, Tiger, corre!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide