'Txapasen kaxa magikoa' liburu-diskoak badu irabazlea

Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 11:10

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Txapasen kaxa magikoa' liburu musikatua zozkatu du Maxixatzen Gukak, eta Maribi Benitez bazkideari egokitu zaio saria.

Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa liburu musikatua zozkatu du Maxixatzen Gukak. Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Maribi Benitez izan da irabazlea. Benitezek atzo arratsaldean jaso zuen saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide