Zein da 'lapratxa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 09:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'ganbelie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'lapratxa' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lapratxa hitzak narratsa esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Leku au dana lapratxa dao ziero".
  • Euskara batuan: "Leku hau guztia zeharo narratsa dago".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide