Guraso Eskolak hasi dituzte Elkargunean

Ane Olaizola 2024ko urt. 24a, 15:28
Guraso Eskolen atzoko saioa. (Azkoitiko Udala)

LHko ikasleen gurasoei zuzenduta, Xabier Tilves psikologoak askotariko zortzi saio eskainiko ditu, eta atzo izan zen aurrenekoa. Hainbat guraso bildu ziren Elkargunean.

Abian dira udalak LHko ikasleen gurasoei zuzenduta antolatu dituen Guraso Eskolak. Atzo —asteartea— eskaini zuen aurreneko saioa Xabier Tilves psikologoak, eta hainbat guraso elkartu ziren seme-alaben heziketarako erabilgarri izan ditzaketen trebetasunak jasotzeko asmoz. Guztira, zortzi saio eskainiko ditu Tilvesek, eta bakoitzean gai jakin bat jorratuko du, hala nola autoezagutza, enpatia, komunikazio asertiboa, entzuten jakitea, harreman interpertsonalak, erabakiak hartzea, gatazken konponbidea, pentsamendu kritikoa, emozioen kudeaketa nahiz estresaren kudeaketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide