Jose Luis Ribera Lagun Onakeko entrenatzailea izango da

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 23a, 11:24
IƱigo Arregi Lagun Onakeko presidentea eta Jose Luis Ribera entrenatzaile berria atzo, Garmendipeko bulegoertan. (Lagun Onak)

Azkoitiarrak aspalditik eta ondo ezagutzen ditu Azpeitiko kluba zein Garmendipeko zelaia, lehen ere Hirugarren Mailako taldearen entrenatzaile izandakoa baita.

Jose Luis Ribera azkoitiarrak hartu du Lagun Onaken gizonen lehen taldearen gidaritza, Mikel Etxaburu Pixki-ren ordez. Klubak atzo iluntzean jakinarazi zuen berria. Bost hilabetean hirugarren entrenatzailea du Azpeitiko taldeak, denboraldia Iban Fagoaga berarraren (Nafarroa) aginduetara hasi zuenetik.

Azkoitiarrak ibilbide luzea du futbolean, bai jokalari gisa, baita entrenatzaile ere. Realaren harrobian bidea hasi, eta 1984-1985ean lehen taldearekin egin zuen debuta. Hainbat talde igaro eta gero, Coruñako Deportivon bukatu zuen jokalari ibilbidea, 1990eko Super Depor taldea entzutetsuarekin denboraldi gogoangarriak egin eta gero.

Entrenatzaile ibilbidea ere Realaren beheko kategorietan hasi zuen azkoitiarrak, eta ondoren, Azpeitiko taldearen gidaritza hartu zuen; Garmendipeko zelaia, beraz, aspalditik eta ondo ezagutzen du Riberak. Harrezkero, Eibarko bigarren entrenatzaile eta Real Unioneko entrenatzaile jardun du, besteak beste, eta atzotik, bueltan da berriro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide