Anaitasuna futbol taldeak Aritz Oiarbide fitxatu du

Ane Olaizola 2024ko urt. 19a, 10:40
Aritz Oiarbide futbilaria eta Josu juaristi Anaitasunako kirol zuzendaria. (Anaitasuna)

Aritz Oiarbidek kontratua sinatu du Anaitasuna futbol taldearekin, eta beraz, futbolari astigartarrak klubaren gizonen lehen taldean jokatuko du aurrerantzean.

Aritz Oiarbidek kontratua sinatu du Anaitasunarekin, eta beraz, 21 urteko futbolari astigartarrak klubaren gizonen lehen taldean jokatuko du aurrerantzean; hau da, Txema Añibarroren aginduetara ariko da Espainiako Hirugarren Mailako taldean. Oiarbide Hernani taldetik joan Anaitasunara, da klubak jakinarazi duenez, aurrelari zein hegaleko posizioetan joka dezake hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide