Nerea Ariznabarretaren ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian

Ane Olaizola 2024ko urt. 18a, 09:15

Datorren asteazkenean izango da ipuin kontaketa saioa, 17:30ean hasita eta HH5 eta LH1etik LH3ra artean dabiltzan ikasleei zuzenduta.

Nerea Ariznabarretak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteazkenean, hilaren 24an, Azkoitiko Aizkibel liburutegian. 17:30ean hasiko da doako ipuin kontakizuna, HH5 eta LH1etik LH3ra artean dabiltzan ikasleei zuzenduta.

Gaur —osteguna— zabaldu da izena emateko epea, eta hilaren 23ra artean izango da horretarako aukera, 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta edo liburutegira joanda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide