Jenny Caleroren ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute larunbatean

Ane Olaizola 2024ko urt. 17a, 10:02

Born to dance dantza akademiako ikasleek areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak taularatuko dituzte, 19:00etan hasita.

Datorren larunbatean dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzariaren Born to dance dantza akademiako ikasleek, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta han taularatuko diren haurrek zein helduek dantzarako duten abilezia erakutsiko dute ikuskizunean.

Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide