Anaitasunaren Gabonetako zozketak badu sariduna

Ane Olaizola 2024ko urt. 12a, 09:59

94.974 zenbakiari egokitu zaio aurten zozketaren saria, eta zenbakiaren jabe Arkaitz Kortak jaso du hura.

Anaitasuna futbol taldeak egin du dagoeneko Erregetako zozketa. 94.974 zenbakiari egokitu zaio aurten zozketaren saria, eta zenbakiaren jabe Arkaitz Korta izan da sariduna. Hark eskuratu du, beraz, herriko futbol taldeak urtero egin ohi duen zozketaren aurtengo sariaz. Hain zuzen, 1.200 euroko balioa duen saskia eta 1.200 euro jaso ditu hark.

Azken asteetan Rural Kutxaren bulegoko erakusleihoan egon da 1.200 euroan baloratutako sorta. Atzo, osteguna, jaso zuen irabazleak saria, Anaitasunako presidente Pedro Urdapilletaren eta Eneko Irulegi Rural Kutxako ordezkariaren eskutik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide