Maxixatzenen zozketak

Olatz Salvadorren eta Iñaki Salvadorren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 11a, 12:13

Kontzertua 19:00etan hasiko da, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Olatz Salvador eta Iñaki Salvador musikariek Familia artean izeneko kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osrtiraleko 13:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzen Gukak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide