'Kina & Yuk' eta 'Los colores del incendio' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko urt. 10a, 10:00
'Kina & Yuk' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Igandean eta astelehenean emango dituzte bi filmak. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, Olatz eta Iñaki Salvadorrek kontzertua eskainiko baitute herriko antzokian.

Datozen egunetan Kina & Yuk eta Los colores del incendio filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako Los colores del incendio filma bi egunetan ikusteko aukera izango da: igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Kina & Yuk filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Larunbat honetan ez da film emanaldirik izango, Olatz eta Iñaki Salvador musikariek kontzertua eskainiko baitute Baztartxon.

Hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Kina & Yuk:

Los colores del incendio:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide