Urrategi bideko lanak, amaituta

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 11:19
Urrategi bidea, konponduta. (Azkoitiko Udala)

600 metro inguruko luzera duen tartea konpondu dute, Urrategi eta Zabaletaberri baserrien artekoa, hain zuzen, eta 86.299 euroko kostua izan dute lanek.

Bukatu dituzte Urrategi auzoko errepidearen konponketa lanak. Udalak jakinarazi duenez, 600 metro inguruko luzera duen tartea hobetu dute, Urrategi eta Zabaletaberri baserrien arteko bidea, hain zuzen, eta 86.299 euroko kostua izan dute lanek. Besteak beste, bide zorua garbitu eta aratu dute, asfaltatu, euri ureei irteera emateko hoditeria jarri dute, eta arketak ere eraiki dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide