Odol ateraldia egingo dute datorren astelehenean

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 4a, 08:30
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, 16:30etik 20:30era. Hitzordua eskatzeko, 610 11 21 45 telefonora deitu behar da.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 8an, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide