Inge Larrañagak, Araitz Blancok eta Jare Azkoitiak irabazi dute patata tortilla lehiaketa

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 3a, 14:47

Artxamendi topalekuak antolatuta, urteko sasoi honetan ohikoa den lehiaketa egin dute gaur Kontzejupean. Guztira, hamazazpi taldek egin dituzte tortillak, eta epaimahaiaren arabera, Inge Larrañagak, Araitz Blancok eta Jare Azkoitiak prestatutakoa izan da onena.

Artxamendi topalekuak urteko sasoi honetan antolatu ohi duen Gazte Astearen barruan, patata tortilla lehiaketa egin dute gaur goizean Kontzejupean. Guztira, hamazazpi taldek parte hartu dute lehian; berrogeitaka lagunek, alegia. Guztiek maila ona erakutsi duten arren, epaimahaiak erabaki du nork egindakoa izan den aurtengo patata tortillarik onena; hain justu, Inge Larrañagak, Araitz Blancok eta Jare Azkoitiak irabazi dute aurtengo lehiaketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide