Pailazo emanaldia eta kale ikuskizuna, larunbat arratsaldea girotzeko

Ane Olaizola 2023ko abe. 30a, 19:41

Gabonetako egitarauaren barruan, Tutik clowns ikuskizuna eskaini dute Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Elkargunean, eta iluntzean, Big Dancers-en kale ikuskizunaz gozatu ahal izan dute herritarrek Balda plazan.

Azkoitiko Udalak Gabonetarako prestatu duen egitarauaren barruan, Tutik clowns ikuskizuna eskaini dute Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Elkargunean, eta ondoren, Big Dancers-en kale ikuskizunaz gozatu ahal izan dute herritarrek Balda plazan. Batean zein bestean dozenaka haur eta heldu elkartu dira, eta primerako giroa sortu dute umore zein dantza artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide