Bideojokoetan jolasteko aukera, Elkargunean

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 12:07

Udaleko Gazteria sailaren eskutik, bideo jokoen plaza atondu dute gaur Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta dozenaka haur eta gazte ari dira askotariko bideo jokoez gozatzen.

Gabonetako egitarauaren barruan, Gabonetako jolas parkeaz gain, bideo jokoen plaza prestatu du Gazteria sailak gaurko, eta goizetik dozenaka haur eta gazte ari dira Elkarguneko Herriko Plaza aretoan atondu duten gunean jolasten. Dantza saioez, futbol partidez zein auto lasterketez gozatzeko aukera dute hara bertaratzen direnek goiz eta arratsaldez. Arratsaldean, 20:00ak artean izango da zabalik. Bihar, berriz, Tutik Clownsen Txaplin ikuskizuna izango da leku berean, 17:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide